Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/11/05

Agurra


Hiru urteko lanaren ondoren, Kiroletik blogaren ibilbideari amaiera emateko unea iritsi da. Mila esker proiektuan sinetsi duzuenoi. Laguntzaile eta irakurle izan zareten guztioi. Zuen babesagatik, ahaleginak merezi izan du.

Behe Bidasoa eskualdeko kirolaren inguruan informazioa euskaraz jasotzen segitu nahi izanez gero, Antxeta Irratian (http://antxetamedia.info/), Irunero aldizkarian (http://irunero.com/) eta Txingudi Online hedabidean (http://www.txingudionline.com/) izango duzue aukera.

Hurren arte.

Unai Oiartzun Irastorza

2014/10/09

Kanporaketa bideratu du Real Unionek



FUTBOLA
REAL UNION 3-0 AURRERA
AURRERA: Diego, Calle, Arkaitz, Endika, Yeray, Aizpurua (Telmo 62'), Beñat, Hugo ( Urdax 86'), Markel Guevara, Jonier, J. Ander (Goñi 62').
REAL UNION: Tena, Ibarbia, Arzamendi, Azkoiti, Morcillo, Iriondo, Mikel Alonso( Domínguez 72'), Mujika (Beñat 46'), Silas (Patxi Martínez 60'), Urbieta, Goikoetxea.
GOLAK: 1-0: Alonso (27'). 2-0: Goikoetxea (35'). 3-0: Urbieta (52')
EPAILEA: Mateos. Txartel horiak: Silas (Real Union); Aizpurua (Aurrera).

Mailen arteko desberdintasuna agerian gelditu zen atzo Stadium Galen. Hirugarren mailan ari den Gasteizko Aurrera menderatu zuen Real Unionek, Federazio Kopako bigarren kanporaketan. Seriotasuna, lana eta eraginkortasuna izan zituen Aitor Zulaikaren taldeak. Mikel Alonsok sartu zuen lehen gola ordu erdia bete baino lehen, falta jaurtiketa bikain batekin. Zortzi minutu beranduago, Goioetxeak aldea handitu zuen, penaltiko arrastotik. Bigarren zatian eroso aritu ziren txuribeltzak. Urbietaren hirugarren golarekin, abantaila handia lortu zuen Real Unionek itzuliko neurketarako. Hala ere, Balmasedaren kontra gertatutakoa ikusita, ezin esan kanporaketa erabakita dagoenik. Gasteizen bukatu beharko du atzo hasitako lana Aitor Zulaikaren taldeak.



Argazkia: Raul Castaño.